VI NAZIONARTEKO
ERAKUSTALDIA

OLI SORENSON

Oli Sorenson (Los Angeles, Estatu Batuak). VJ Anyone goitizenez ere ezagutzen dute, eta Tiga disko-jartzaile eta musika ekoizlearen Montrealgo Sona klubean eman zion hasiera bere ibilbideari. Ondoren Londresera joan zelarik, han erdietsi zuen bere lehen arrakasta nazioartean, Talvin Singh artistarekin batera 1999an egin zuen bira baten paradaz. Orduz geroztik munduan barrena ibili da Layo and Bushwacka, Danny Tenaglia eta Riccardo Villalobos bezalako artista handientzat ikus-entzunezkoak jarriz. Duela gutxi eskuz esku elkarlanean ibili da Meat Katie eta Sander bezalako artistekin. Saioak prestatu ditu Ray Ban, Intel, Motorola eta Bacardi firma handientzat, besteak beste.

Lanbidez bideo-jartzailea izan arren, Oli Sorensonek ikus-entzunezko emanaldi eta eraldaketak ere eskaintzen ditu maiz askotan izen handiko jaialditan (NokiaTrends, Optronica eta SoundFrame jaialdietan, esate baterako). DJ Mag aldizkariarentzat artikuluak idatzi ditu bideo-jartzaileen sorkuntza lanari buruz, eta, gai hori hizpide harturik, elkarlanean ibili da Paul Spinrad, S-Fuse eta Xarene Eskandar editoreekin liburuak egiten eta Roland editorearekin nazioarteko ikus-entzunezkoen egoerari buruz sail bat prestatzen. Eskuharki ekitaldiak eta programak sustatu ditu bideo-jartzaileen sorkuntza lanari buruz. Horietako batzuk dira Vextors, Avit UK eta VJ Cult proiekzioak Londreseko Arte Garaikideko Institutuan (ICA) eta VJ tailerrak Londreseko 01-en. Gaur egun, AV Gizartea izeneko sarean ari da parte hartzen (bideo-jartzaileak promozionatzea da sarearen egitekoa eta hainbat programa eskaini ditu British Film Institute, Tate Britain eta antzeko gunetan). Azken aldian bira bat ari da egiten, ikus-entzunezko Subject 0 ikuskizuna eta DVJ Cyber Noir saioa eskaintzeko. Lau urtez jarraian, bideo-jartzaile onenetakoen zerrendan sartu du DJ Mag aldizkari ospetsuak.
www.anyone.org.uk

< SARRERA

ANTOLATZAILE
COLECTIVO YOX
HARREMANA

COLECTIVO YOX

PROGRAMA

17/12/08 | 19:30 h.
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Sarrera doan | Urdaneta Kalea, 9

OLI SORENSON (Klase magistrala)
Videojockey kontzeptuari buruzko perspektiba.

18/12/08 | 19:30 h.
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Sarrera doan | Urdaneta Kalea, 9

EUGENIO RECUENCO (Klase magistrala)
Artea eta moda industriaren arteko loturei buruzko perspektiba.

19/12/08 | 19:30 h.
ANTZOKI ZAHARREAN
Sarrera: 5 € | Kale Nagusia, 1

ALEC CRICHTON (Bideo-sorkuntza proiekzioa)

NEREA LURGAIN (Moda aurkezpena)

MERCURIO (Musika interbentzioa zuzenean)

ENE! (Zuzenean)

IZASKUN ÁLVAREZ GAINZA (Ikustekoen proiekzioa)

IRIS VAN HERPEN (Moda aurkezpena)

ZIGOR GOROSTIOLA (Videojockey-Lightjokey saioa)

19/12/08 | 23:00 h.
MID_E art club | BRANKA
Sarrera doan | Eduardo Chillida P., 13

IKER& LOKAMOTIVA (Ikus-entzunezko saioa)

CURSOR MINER (Zuzenean)

19/12/08 | 02:00 h.
post MID_E festa | KOMPLOT
(Komplotek eskainia. 5 €) | Pedro Egaña, 5

IKER& LOKAMOTIVA (DJ saioa)

ENE! (DJ saioa)