VII. MID_E Nazioarteko Erakustaldia. MID_E´09

INGRID BUCHWALD

ngrid Buchwald Eguia. Euskal Herria. Ikusizko arteetan ari den artista, bere prestakuntza Bilbon, Berlin eta Madrilen osatu duena. Tresna digitalak erabiltzen ditu gizakien migrazio-mugimenduekin lotuta dauden gaiei buruzko hausnarketa egiteko: bidaia, mapa, ibilbidea, joan-etorria. Animazio-bideoko lanak erakusgai izan ditu Reina Sofía Museoan, Vigoko MARCOn, La Casa Encendidan edo Koldo Mitxelena aretoan. Gaur egun, Parisen ari da ikusizko arteak ikasten beka bat lortu eta gero.
www.ingridbuchwald.com

< INICIO

ARCHIVO MID_E | FACEBOOK | CONTACTO

COLECTIVO YOX

EGITARAUA

DATAK: Urriaren 5etik 9ra.
LEKUA: Arteleku. Kristobaldegi, 14. Donostia-San Sebastián

Urriaren 5etik 6ra.

Julian Roberts “Substractive Cutting”.
sorkuntzazko patroigintzako lantegia.

Urriaren 7a, 19:00etan.

Melting Video Bideo-sorkuntzako lanak biltzen dituen egitaraua.
Artista hauen lanak ikus daitezke: Dickie Beau, Ingrid Buchwald, Damir Doma, Bogomir Doringer, Félix Fernández, Iker Gómez, Young Hae-Chang, Marcus Kreiss, Olga Mink, Vivian Wong.

Urriaren 8a, 19:00etan.

Michel Mallard Hitzaldia
“Misbehavin”.

Urriaren 9a, 19:00-23:00.

Ibai Labega Moda-aurkezpena. Aurkezpenean, halaber,
Anorexia Mental taldeak musika-emanaldi bat eskainiko du, eta Theo Firmo. irudigileak bideo-sorkuntzako lan bat.

Les Romanesques Musika-emanaldia.

Columna Ikus-entzunezko saioa.

No Bra Musika-emanaldia.

Andrey Bartenev Artistaren ibilbideari buruzko hitzaldia/ “Bubbles of Hope” diziplina anitzeko proiektua –artea, moda, performancea, musika–. Sasha Frolova artistaren lankidetzarekin.

Sasha Frolova-Aquaaerobika- “Love-me-Blaster”. Arte, performancea eta musika elektronikoa biltzen dituen proiektua. Musika-performancea. Eskultura.


Egitarauan jasotako ekintza guztiak doan eskainiko dira, emanaldia ematen den lekua bete arte. *Julian Robertsen lantegian parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Epea: 2009ko irailaren 11 arte.