Damir Doma. Kroazia/Alemania. Moda-diseinatzailea. Bere sortze-lanen bidez, Domak gaur egungo maskulinotasunari buruzko hainbat interpretazio aztertzen ditu, eta banakako adierazpen ugariak gorputzaren bi ezaugarrirekin, hauskortasunarekin eta behin-behinekotasunarekin, lotzen ditu.
Lanak sortzeko, emozio, natura eta artetik hartzen du inspirazioa, eta baretasunaren ideia erdietsi nahi du, ideia horren azpian urratze arina dagoela. Bere bildumen ezaugarri nagusia ehunak sentikortasun konplexu eta ondo pentsatua adierazten duten geruza gardenetan antolatuta egotea da. Dirk Schoenberger eta Raf Simons diseinatzaileentzat lan egin du, eta azken horrek eragin handia izan du Domak duen moda eta artearen gaineko ikusmoldean. 2006. urtean abian jarri zuen bere marka, eta horrekin parte hartu zuen lehen aldiz Pariseko Modaren Astean, 2007an.
www.damirdoma.com
Julian Roberts “Substractive Cutting”.
sorkuntzazko patroigintzako lantegia.
Melting Video Bideo-sorkuntzako lanak biltzen dituen egitaraua.
Artista hauen lanak ikus daitezke:
Dickie Beau,
Ingrid Buchwald,
Damir Doma,
Bogomir Doringer,
Félix Fernández,
Iker Gómez,
Young Hae-Chang,
Marcus Kreiss,
Olga Mink,
Vivian Wong.
Michel Mallard Hitzaldia
“Misbehavin”.
Ibai Labega Moda-aurkezpena. Aurkezpenean, halaber,
Anorexia Mental taldeak musika-emanaldi bat eskainiko du, eta Theo Firmo. irudigileak bideo-sorkuntzako lan bat.
Les Romanesques Musika-emanaldia.
Columna Ikus-entzunezko saioa.
No Bra Musika-emanaldia.
Andrey Bartenev Artistaren ibilbideari buruzko hitzaldia/ “Bubbles of Hope” diziplina anitzeko proiektua –artea, moda, performancea, musika–. Sasha Frolova artistaren lankidetzarekin.
Sasha Frolova-Aquaaerobika- “Love-me-Blaster”. Arte, performancea eta musika elektronikoa biltzen dituen proiektua. Musika-performancea. Eskultura.
Egitarauan jasotako ekintza guztiak doan eskainiko dira, emanaldia ematen den lekua bete arte.
*Julian Robertsen lantegian parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Epea: 2009ko irailaren 11 arte.