Bogomir Doringer. Belgrad, Serbia. Artista multimedia da. Bere burua immigrante gisa aldarrikatzen du. Komunikabideak eta komunikabideek publikoaren pentsamenduan eta jokabidean duten eragina dira bere inspirazio-iturri. Hedabidezko sorkuntzaz baliatzen da bere arte-proiektua gauzatzeko tresna bezala. Oroitzapen hautakor eta kolektiboak interesatzen zaizkio; zalantzan jartzen du hedabideek gaiak sortzea, eta publikoak gai horiek gogoratzeko duen eraz saiakuntzak egiten ditu. Modaren esparruan hasi zen lanean; moda gizartearen “aurpegia” kritikatzeko modu erreal bakartzat hartzen zuen. Belgraden jaioa da Doringer, eta Balkanetan gatazka armatua zegoela hazi zen. Gaur egun, Amsterdamen bizi da, eta aurkitu duen aldeak sorrarazi dio kontzeptu jakin batzuen gaineko interesa, hala nola: kultur identitatea, nazioak/estatuak, migrazioa eta dislokazioa. Holandara iritsi eta gero, gerraosteko balioei buruzko hausnarketa islatzen hasi zen bere lanetan, eta immigrante-estatusa izanik, gai soziopolitikoen inguruko interesa piztu zitzaion. Ikus-entzunezko euskarrietan du prestakuntza, eta bere lana narraziozko lan gisa deskribatzen du, istorioak kontatzeko era bat, hainbat gai elkartuta. Bere erakusketak diseinatzeko orduan, ikusleek, hainbat baliabidetan zehar ibilita –marrazkia, argazkia, zinea eta moda–, kultur esperientzia bizi izatea erdietsi nahi du.
www.bogomirdoringer.com
Julian Roberts “Substractive Cutting”.
sorkuntzazko patroigintzako lantegia.
Melting Video Bideo-sorkuntzako lanak biltzen dituen egitaraua.
Artista hauen lanak ikus daitezke:
Dickie Beau,
Ingrid Buchwald,
Damir Doma,
Bogomir Doringer,
Félix Fernández,
Iker Gómez,
Young Hae-Chang,
Marcus Kreiss,
Olga Mink,
Vivian Wong.
Michel Mallard Hitzaldia
“Misbehavin”.
Ibai Labega Moda-aurkezpena. Aurkezpenean, halaber,
Anorexia Mental taldeak musika-emanaldi bat eskainiko du, eta Theo Firmo. irudigileak bideo-sorkuntzako lan bat.
Les Romanesques Musika-emanaldia.
Columna Ikus-entzunezko saioa.
No Bra Musika-emanaldia.
Andrey Bartenev Artistaren ibilbideari buruzko hitzaldia/ “Bubbles of Hope” diziplina anitzeko proiektua –artea, moda, performancea, musika–. Sasha Frolova artistaren lankidetzarekin.
Sasha Frolova-Aquaaerobika- “Love-me-Blaster”. Arte, performancea eta musika elektronikoa biltzen dituen proiektua. Musika-performancea. Eskultura.
Egitarauan jasotako ekintza guztiak doan eskainiko dira, emanaldia ematen den lekua bete arte.
*Julian Robertsen lantegian parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Epea: 2009ko irailaren 11 arte.