VII. MID_E Nazioarteko Erakustaldia. MID_E´09

IKER GÓMEZ

Iker Gómez. Euskal Herria. Koreografo eta bideo-zuzendaria da. Digital Dance Art sortu zuen, arte eszenikoetan espezializatutako bideo-estudioa, eta orain arte 40 sortze-lan baino gehiago egin ditu, bideo-instalazio, bideo-dantza eta bideo eszenikoen artean.
Marcel Leemann-en Physical Dance Theater konpainia suitzarrean zuzendaritza-laguntzaile bi urte aritu eta gero, 2006. urtean erabaki zuen bere sortzaile-karrerarekin jarraitzea AREAtangeant plataformako kide bihurtuta; bertan, finantzazioa eta laguntza logistikoa aurkitu zituen bere dantza-konpainia sortzeko: Cía. Iker Gómez.
Orduz geroztik, Teatre Mercat de les Flors, Temporada Alta, CCG eta CAETren babes eta produkzioarekin, bi ekoizpen eszeniko egin ditu, eta gorputzaren eta bideoaren artean kokatuta dagoen sorkuntza-espazio bat garatu du.
Gaur egun, Iker Gómez eta bere konpainia lan berria sortzeko prozesuetan daude: Apple Love.
www.dvdanceart.com

< INICIO

ARCHIVO MID_E | FACEBOOK | CONTACTO

COLECTIVO YOX

EGITARAUA

DATAK: Urriaren 5etik 9ra.
LEKUA: Arteleku. Kristobaldegi, 14. Donostia-San Sebastián

Urriaren 5etik 6ra.

Julian Roberts “Substractive Cutting”.
sorkuntzazko patroigintzako lantegia.

Urriaren 7a, 19:00etan.

Melting Video Bideo-sorkuntzako lanak biltzen dituen egitaraua.
Artista hauen lanak ikus daitezke: Dickie Beau, Ingrid Buchwald, Damir Doma, Bogomir Doringer, Félix Fernández, Iker Gómez, Young Hae-Chang, Marcus Kreiss, Olga Mink, Vivian Wong.

Urriaren 8a, 19:00etan.

Michel Mallard Hitzaldia
“Misbehavin”.

Urriaren 9a, 19:00-23:00.

Ibai Labega Moda-aurkezpena. Aurkezpenean, halaber,
Anorexia Mental taldeak musika-emanaldi bat eskainiko du, eta Theo Firmo. irudigileak bideo-sorkuntzako lan bat.

Les Romanesques Musika-emanaldia.

Columna Ikus-entzunezko saioa.

No Bra Musika-emanaldia.

Andrey Bartenev Artistaren ibilbideari buruzko hitzaldia/ “Bubbles of Hope” diziplina anitzeko proiektua –artea, moda, performancea, musika–. Sasha Frolova artistaren lankidetzarekin.

Sasha Frolova-Aquaaerobika- “Love-me-Blaster”. Arte, performancea eta musika elektronikoa biltzen dituen proiektua. Musika-performancea. Eskultura.


Egitarauan jasotako ekintza guztiak doan eskainiko dira, emanaldia ematen den lekua bete arte. *Julian Robertsen lantegian parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Epea: 2009ko irailaren 11 arte.