Marcus Kreiss. Alemania. Parisen bizi da eta bertan lan egiten du. Zinematografia-ikasketak egin ditu Erroman eta arte-ikasketak Aix-en-Provencen, Frantzian. Pinturan hasi zen, eta, Greyworld kolektiboa sortu eta gero, hiri-instalazioetara aldatu zen. 1997. urtearen inguruan VJ lanetan hasi zen, eta bideo-arteko telebista-kanal bat egiteko kontzeptua garatu zuen. 2001ean,
Souvenirs from Eearth sortu zuen, izen bereko telebista-kanalaren atzean dagoen enpresa. Gaur egun, kanal hori Frantzia eta Alemaniako lurralde-zati handienera iristen da, eta aurki ikusi ahal izango da Espainian.
www.souvenirsfromearth.com
Julian Roberts “Substractive Cutting”.
sorkuntzazko patroigintzako lantegia.
Melting Video Bideo-sorkuntzako lanak biltzen dituen egitaraua.
Artista hauen lanak ikus daitezke:
Dickie Beau,
Ingrid Buchwald,
Damir Doma,
Bogomir Doringer,
Félix Fernández,
Iker Gómez,
Young Hae-Chang,
Marcus Kreiss,
Olga Mink,
Vivian Wong.
Michel Mallard Hitzaldia
“Misbehavin”.
Ibai Labega Moda-aurkezpena. Aurkezpenean, halaber,
Anorexia Mental taldeak musika-emanaldi bat eskainiko du, eta Theo Firmo. irudigileak bideo-sorkuntzako lan bat.
Les Romanesques Musika-emanaldia.
Columna Ikus-entzunezko saioa.
No Bra Musika-emanaldia.
Andrey Bartenev Artistaren ibilbideari buruzko hitzaldia/ “Bubbles of Hope” diziplina anitzeko proiektua –artea, moda, performancea, musika–. Sasha Frolova artistaren lankidetzarekin.
Sasha Frolova-Aquaaerobika- “Love-me-Blaster”. Arte, performancea eta musika elektronikoa biltzen dituen proiektua. Musika-performancea. Eskultura.
Egitarauan jasotako ekintza guztiak doan eskainiko dira, emanaldia ematen den lekua bete arte.
*Julian Robertsen lantegian parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Epea: 2009ko irailaren 11 arte.