VII. MID_E Nazioarteko Erakustaldia. MID_E´09

Data: 2009ko urriaren 5etik 9ra.
Lekua: Arteleku. Donostia-San Sebastián.
Komisarioa eta antolatzailea: YOX kolektiboa.
Babesleak: Arteleku eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentua. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila.
Laguntzaileak: Eduardo Pablos para Pelutxes, Koökoö Media Group.
Media Partners: demode.EITB.com, Souvenirs from Earth TV

MID_E ERAKUSTALDIAREN GAKOAK

Diziplina-anitzeko sorkuntza

MID_E, artea eta kultura urbanoaren adierazpenen arteko muga diren praktiken inguruko hausnarketa eta ikusgarritasun plataforma da. Erakustaldia, arte sorkuntza garaikidearen egite era eta diskurtso berriek lantzen ari diren konfluentzia hau adierazten duten diziplina-anitzeko sorkuntza arloetan oinarritzen da:

MODA GARAIKIDEA
Sorkuntza adierazpenaren euskarri diren moda praktikak:
kontzeptu moda, goi mailako joskintza, ehungintza euskarrian landutako artelanak.

IRUDI ELEKTRONIKOA
Euskarri elektroniko eta digitalak:
bideo-sorkuntza, argazkigintza, multimedia artea, net-artea.

DJ-MUSIKA SORKUNTZA
Discjockey zein musika ekoizle eta konpositoreak sortu edo birlandutako soinu saioak eta musika konposaketak.

Hauekin batera, MID_E performance, dantza zein komunikabideak parte hartzen duten beste eremu hibridoetara hedatzen da.

Hurbiltasuna

MID_Ek elkarrengana hurbiltzen ditu gaur egungo gizartearekin bat egiteko interesik handiena duten egungo sortzaileak eta publiko heterogeneoa –bai profesionalak bai espezializatu gabeko ikusleak–.

2 sail nagusi: Hausnarketa-saila eta erakusketa-saila.
Hausnarketa-saila: Lantegiek, hitzaldiek eta eztabaida-mahaiek osaturik dago. Bertan, gaur egungo sorkuntza-praktikak ezagutzera eman eta praktika horiei buruz hausnartzeko aukera egongo da.
Erakusketa-saila: Sorkuntza-praktiken hedapena eta jolas-alderdia batzen dira sail honetan. Hainbat motatako erakusketa-adierazpenek osatuta dago –erakusketak, diziplina anitzeko aurkezpenak, ikus-entzunezko programazioak, desfileak, soinu-saioak–, hautatutako esku-hartzeek dituzten formatu zehatzetara egokitu ahal izateko.

Espazioak eta irisgarritasuna: Erakusketak Donostian izango du egoitza nagusia, eta egitarauak eskainiko ditu hiriko hainbat kultura- eta arte-espaziotan; horrez gain, emanaldi bereziak egingo dira Donostiatik kanpoko beste zentro batzuetan. MID_Ek kalitatezko hautaketa egin du, eta doaneko sarrera eskainiko du, aurkezten diren proposamenetara lasaitasunez hurbiltzea ahalbidetzen duen ingurunean.
MID_E toki hauetan ere ikusi ahal izan da orain arte: Donostiako Arteleku, Tabakalera, KM Kulturune, eta Principal Antzokian, Bilboko Guggenheim Museo, BilbaoArte eta Bilborocken, eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean.

Jadanik ezagunak diren profesionalak talentu berrien ondoan

MID_Ek artista berrien sorkuntza sustatzen du, bai Euskadiko sortzaileen artean, bai Estatuko nahiz Europako beste leku batzuetakoen artean. Horretarako, artista horien lana hedatzen laguntzen du, eta ibilbide ezaguneko egileek beren babesa eskaintzen dute erakustaldian parte hartuta. Artista ezagunen artean, eta bakar batzuk aipatzearren, hauen esku-hartzeak nabarmendu behar dira: Ana Laura Aláez, Manuel Albarrán, Antonio Alvarado, Laëtitia Bourget, Carles Congost, David Delfín, Carlos Díez Díez, Ascii. Disko, Laurent Dombrowicz, Glamour to Kill, Michael Mayer, Ángel Molina, Joan Morey, Nigel Bennett, Diane Pernet, Gareth Pugh, Eugenio Recuenco, Daniel Riera, Oli Sorenson, Iris Van Herpen, Henrik Vibskov, Robyn Voshardt/ Sven Humphrey, Warboy, Water Lilly, Wendy&Jim...

ARCHIVO MID_E | FACEBOOK | CONTACTO

COLECTIVO YOX

EGITARAUA

DATAK: Urriaren 5etik 9ra.
LEKUA: Arteleku. Kristobaldegi, 14. Donostia-San Sebastián

Urriaren 5etik 6ra.

Julian Roberts “Substractive Cutting”.
sorkuntzazko patroigintzako lantegia.

Urriaren 7a, 19:00etan.

Melting Video Bideo-sorkuntzako lanak biltzen dituen egitaraua.
Artista hauen lanak ikus daitezke: Dickie Beau, Ingrid Buchwald, Damir Doma, Bogomir Doringer, Félix Fernández, Iker Gómez, Young Hae-Chang, Marcus Kreiss, Olga Mink, Vivian Wong.

Urriaren 8a, 19:00etan.

Michel Mallard Hitzaldia
“Misbehavin”.

Urriaren 9a, 19:00-23:00.

Ibai Labega Moda-aurkezpena. Aurkezpenean, halaber,
Anorexia Mental taldeak musika-emanaldi bat eskainiko du, eta Theo Firmo. irudigileak bideo-sorkuntzako lan bat.

Les Romanesques Musika-emanaldia.

Columna Ikus-entzunezko saioa.

No Bra Musika-emanaldia.

Andrey Bartenev Artistaren ibilbideari buruzko hitzaldia/ “Bubbles of Hope” diziplina anitzeko proiektua –artea, moda, performancea, musika–. Sasha Frolova artistaren lankidetzarekin.

Sasha Frolova-Aquaaerobika- “Love-me-Blaster”. Arte, performancea eta musika elektronikoa biltzen dituen proiektua. Musika-performancea. Eskultura.


Egitarauan jasotako ekintza guztiak doan eskainiko dira, emanaldia ematen den lekua bete arte. *Julian Robertsen lantegian parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Epea: 2009ko irailaren 11 arte.