midelogo......................................................................
ZER DA MID_E
EGITARAUAK
MODATIK'011 BERRIA
Artxiboa

Harremana
......................................................................
Facebook   I    Twitter  I   Vimeo  I    Youtube
......................................................................

MID_E
Arte eta sorkuntza praktika garaikideen nazioarteko erakustaldia.
Kontzeptu eta zuzendaritza: Colectivo YOX.

GIZARTEARI HURBILTZEKO GRINA DUEN ARTE GARAIKIDEA
2003 urtea ezkeroztik. MID_E gizartearekin bat egin nahi duten espresioen inguruko gogoeta eta ikusgarritasun plataforma da, horretarako arteen, kultura urbanoaren eta industriaren bitartekoekin hartu-emateaz baliatzen direnak: arte plastiko eta bisualak, akzio arteak eta arte eszenikoak, moda garaikidea, sorkuntza digital eta multimedia, argazkigintza, internet, ikus-entzunezko komunikazioa eta komunikazio grafikoa, musika eta soinu-sorkuntza…
Hartu-emate honek ahalbidetzen duen praktika hibridoen garapen eta sustapenari harreta berezia eskaintzen die: diziplina-anitz eta diziplina-arteko proiektuak, ikus-entzunezkoak eta beste diziplinak elkartzen dituzten formatuak (bideoarte, bideo-dantza, bideo-performance, modako bideo-sorkuntza, AV proiektuak), multimedia performancea, moda garaikideko proiektuak eta ehungintza euskarria duten arte proiektuak, net-art, soinu-arte interbentzioak...

MID_E batez ere berehalakotasuna, kalitatea eta pentsamendu eta eztabaida sortzeko gaitasuna konbinatzen dituzten lengoai eta formatuetaz arduratzen da. Generoa, identitatea, gorputza, bitartekoa eta komunikazioa dira erakustaldiaren komisaritzan lehentasuna duten zenbait gai-ardatz.

NAZIOARTEKO FOROA
MID_E.K nazioarteko foro bat eskaintzen du praktika garaikide hauen sustapen eta zabalkunderako: topaketa, eztabaida eta garapen ingurua, profesionalei zein ikuslego orokorrari zuzentzen dena.
_Donostian duen egoitzatik herrialde desberdinetako sortzaile eta erakundeekin elkarlan eta erakusketa sareak zabaltzen ditu.
_Proposamenen hautaketa, erakusketa ibilbideen egitura eta bere ingurunearen pixkanako handitzeak gerturatze nahia eta MID_Eren partaidetza-izaera indartzen dituzte. Erakustaldia zenbait arte eta kultura esparru desberdinen bitartez plazaratu izan da: Arteleku, Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentrua-Tabakalera, Antzoki Zaharra, KM Kulturunea, San Telmo Museoa, Miramar Jauregi edo Guggenheim Museoa eta BilbaoArte Bilbon...

SORTZAILE BERRIAK PROFESIONAL EZAGUNEKIN BATERA
MID_Ek, Euskadiko,  espainiar estatuko eta nazioarte panorametako sorkuntza berria sustatzen du. Bere lanaren hedapena laguntzen du, horretarako bere esku dituen erakusketa eta promozio baliabide guztietaz eta dagoeneko ezagunak diren profesionalen partaidetzaz baliatuz. Besteen artean honakoak parte hartu izan dute: Andrey Bartenev, Nigel Bennett, Carles Congost, Laurent Dombrowicz, Bart Hess, Michel Mallard, Olga Mink, Joan Morey, Pyuupiru, No Bra, Diane Pernet, Gareth Pugh, Eugenio Recuenco, Daniel  Riera, Henrik Vibskov, Voshardt&Humphrey, Wendy&Jim.          

2 ATAL
Hausnarketa-laborategi atala Tailerrak, hitzaldi eta eztabaida mahaiak osatzen dute, bertan praktika hauen inguruan hausnarketa, eztabaida eta ezagutza sustatuz.
ErakusketaErakusketaErakusketaErakusketa atala Programazioak eta erakusketa formulazio espezifiko desberdinak, aukeratutako jarduerei egokitzen direnak. Erakusketak, diziplina-anitzeko aurkezpenak, ikus-entzunezko programazioak, arte-klubak.













































































































































































































































































































arte; moda; contemporáneo; donostia; san sebastian; san sebastián; diane pernet; Boris saberi; diputación foral; gipuzkoa; guipúzcoa; arteleku; kultura; michel mallard; música; vídeo; creación; video; lenguaje; multidisciplinar; transdisciplinar; interdisciplinar; videoarte; cultura; tabakalera; Guggenheim; Bilbao; Bilbo; montehermoso; Vitoria gasteiz; gareth pugh; yogurinha borova; Laurent dombrowicz; andrey bartenev; urban; urbano; woman; museo san Telmo; gay; erotic; performance; dj; discjockey; desfile; electrónico; electrónica; evento; espectáculo; danza; joven; fotografía; cuerpo; género; identidad; instalación; colectivo yox; les romanesques; mareunrol´s; bart hess; henrik vibskov; levi van veluw; carles congost; transgender; teatro; universidad; vasco; euskadi; país vasco; joven; novel; emergente; innovación; innovador; evento; yon martínez jauregi; xabier martinez jauregi; presentación; exposición; audiovisual;












































Español
English
uskara